Kolonbiako misioaren aurkezpena egin zen udaletxean

Iñigo Goñi Iradi 2025ko urr. 29a, 00:00

Udaleko ordezkariak eta Herri Babesareko kideak, udaletxean.

Han ikusitakoaren arabera ondorioa garbia da: «2016ko bake prozesua ez da bete. Nagusiki baliabide naturalen ustiaketa egiten da».

 

Herri Babesareak pasa den uztailean Kolonbian egindako egiaztatze misioaren berri eman zuen pasa den astean, udal batzordean. Misioan parte hartu zuten Itsaso Lekuona Lankidetza zinegotziak, Nagore Gomara Laudioko Feminismo, Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak, Aintzane Taberna Pasaiako Gizarte ekintzako zinegotziak; eta Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeko Fernando Vaquerizo koordinatzaileak.

Han ikusitakoarekin osatutako txostena Babes Sareko udaletan, aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztuko dute. Ondorioa garbia da: «2016ko bake prozesua ez da bete. Nagusiki, baliabide naturalen ustiaketa egiten da Kolonbian, eta naturaren defentsan dabiltzan komunitateak bereziki emakumeak eta berezko herriak babestea da urgenteena. Natur-baliabideen ustiaketa egiten da gure kontsumo ereduari erantzuteko, eta gure arduraz jabetu beharko genuke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!