Bidasoa-Zarautz, bihar kiroldegian Euskal Koparen bila

Iñigo Goñi Iradi 2025eko urriaren 28a

Euskal Autonomi Erkidegoko bi talde onenak 19:30etan jokatuko dute Hernanin.

Bihar Hernaniko kiroldegian Euskadiko Kopako finala jokatuko dute, 19.30etan, Bidasoak eta Zarautzek. Helduek 3 euroko sarrera sinbolikoa ordaindu beharko dute eta jendez beteko dela kiroldegia aurreikusten da, izan ere Euskadi mailan bertako taldeen artean jokatzen den titulo gorena baita.
 
Hernani Eskubaloi Taldearena da finala Hernanira ekartzearen arduradun nagusia, klubetik diotenez "herri mailan kalitateko eskubaloia ikusteko dagoen eskaerari erantzun nahi diogu horrela. Eta denboraldiak aurrera egin ahala ez dugu baztertzen maila ezberdinetako lauko finalen bat herrira ekartzea, batez ere gure taldeetako bat tartean bada".
 
Une gozoa bizi du eskubaloiak Hernanin, 200 kirol fitxa inguru ditu HET-k eta "entrenatzaileak federazioarekin elkarlanean, etengabe prestatzen ditugu, gure taldeek behar duten arreta eta prestakuntza jaso dezaten".
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!