Bisita berezia jaso zuen aurreko astean Hernaniko Lanbide Heziketak. Erasmus+ programaren barruan, atzerriko irakasle eta ikasleak izan dira bertan.
Lanbide Heziketatik azaldu dutenez, 30tik gora ikasle eta irakasle izan dira bertan, Europan zeharreko herrialdeetakoak denak: Grezia, Malta, Errumania, Suedia eta Austria, hain zuzen.
Mathematics Revisited proiektuaren baitan
Mathematics Revisited proiektuaren baitan jaso dituzte bisitariak. Iaz martxan jarri zuten proiektu honen helburua da, hain justu, «matematikekin lotura duten ekintzak burutzea». Hori horrela, egun hauetan zehar, «matematika ardatza izanda, artea, literatura, eta historiarekin lotutako hainbat ekintza burutu dituzte, eta bide batez, Euskal Herria ezagutzeko aukera izan dute».