Zaintzari buruzko hitzaldia izango da bihar KPFn

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 26a

Hernani Burujabek antolatutako Zaintzaldiak aurrera jarraitzen du. Asteburuaren ondoren, bihar egingo dute hirugarren jarduera: zaintzari buruzko hitzaldia. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 'La etica del cuidado en nuestras organizaciones' solasaldia izango da Kulturarteko Plaza Feministan, Laura Rothen eskutik. Ostegunean 'Luces en sombra' dokumentala proiektatuko dute KPFn, eta ostiralean Andoni Magoak ikuskizuna eskainiko du Urbieta kalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!