Ez gosaria eta ez hamaiketakoa: Bertso Bruntxa egin zuten Kuian

Andoni Rekondo Izagirre 2025ko urr. 27a, 00:00

Bertso saio asko antolatu ohi dira Hernanin, baina gutxik dute larunbatean Kuia kafetegian egin zenaren antza. Bertso Bruntxa zioen kartelak, eta eguerdiko 12:00etan, gosaltzeko beranduegi eta bazkaltzeko goizegi den garaian, hasi ziren lanean Ainhoa Urien eta Oihana Iguaran.

Kantukiderik gabe aritu zen Iguaran, Urienek jarritako gaiei erantzunez. Bien arteko elkarrizketan oinarritu zen saioa, lekuarekin eta saio formatuarekin zerikusia zuten gaien gainean. Entzuleak ere parte hartzeko aukera izan zuen.

Jende ugari elkartu zen Kuiako terrazatxoan, eta paseoan zebiltzanak ere enteratu ziren zerbait berezia bazela bertan.

Erlazionatuak

Bertso Bruntxa

Andoni Rekondo Izagirre urr 25 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!