Eskola Kirolako umeak gustura, oztopo proban

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 27a, 00:00

A ze estiloa duten batzuk!

Larunbat goizean Denontzatek prestatutako ibilbidean ibili ziren Hernaniko gaztetxoak.

 

Tximuak baino trebeago ibili ziren Hernaniko eskoletako ikasleak larunbateko oztopo proban. Eskola Kirolako kideek, Denontzat gimnasioaren laguntzarekin, ibilbide gorabeheratsua diseinatu zuten Urumeako jolastokian, eta bertan elkartu ziren LH-ko gaztetxoak.

Estilo on eta hobearekin, erraz gainditu zituzten prestatutako pasabide estuak, sareak eta sokak. Gustura aritzeaz gain, kirol saio ederra osatuta joan ziren etxera, bazkaria ondo irabazita.

Erlazionatuak

Eskola Kirolako umeen oztopo lasterketa

Andoni Rekondo Izagirre urr 25 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!