Lidertza jokatuko du Hernanik Sant Cugaten

Iñigo Goñi Iradi 2025eko urriaren 25a

Hernanik gaur jokatuko du.

Partidu zaila jokatuko du gaur, eguerdiko 13:00etatik aurrera, laugarren sailkatuaren aurka.

 

Hernanik Bartzelonako Valles Occidental eskualdera bidaiatu zuen atzo, gaur eguerdiko 13:00etatik aurrera, Sant Cugat taldearen aurka jokatzeko izen bereko herrian. Sant Cugat Ohorezko Elite mailako talderik sendoenetakoa da. Hala ere, zerbait nabarmendu behar bada aurtengo denboraldian, talde ia guztien arteko parekotasuna da. Cisneros kenduta, beste klub guztiek maila parekoa dute eta orain arte izan diren partidu gehienak markagailu oso estuarekin amaitu dira. 

Hernanik lidertza jarriko du jokoan Sant Cugaten. 16 puntu dituzte hernaniarrek eta 13 puntu laugarren postuan sailkatuta dauden kataluniarrek. Fenixen aurka galdu zuten bigarren jardunaldian, baina beste guztiak irabazi dituzte. Etxetik kanpo irabaztea zaila izan arren, hori da trikoloreen helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!