Denboraldiko azken irteera egingo dute gaur Zikuñagako zikloturistek

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko urriaren 25a

Euriteak eta hotza ate joka dauzkagun honetan, denboraldiko azken irteera egingo dute gaur JOCC Zikuñaga taldeko zikloturistek. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Zinkoeneatik Alkizara, eta 38 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Alkizako aldapetan hauspoa ondo berotu ondoren, eguerdiko 11:00k aldera, hamaiketako eder baten bueltan elkartuko dira taldearen egoitzan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!