Bihartik aurrera, astelehenero egingo dituzte hartubol saioak Institutuan, adin guztietarako

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko urriaren 25a

Emakume hernaniar bat irripartsu, kirodegian, hartubol topaketa batean.

Arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara izango dira saioak, eta 16 urtetik gorako edonor animatu dute parte hartu eta ondo pasatzera.

 

Bueltan da hartubola Hernanin, eta astelehenero jarri dute horretan aritzeko hitzordua, Hernaniko Boleibol Taldeak antolatuta. Arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara izango dira saioak, Hernaniko Institutuan.

Bihar bertan egingo dute aurrenekoa, eta bertaratu eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete adin guztietako herritarrei. Izan ere, 16 urtetik gorako edonorentzat daude zuzenduta, «adin toperik gabe». Hartubola praktikatu eta ondo pasatzea izango da helburua, eta ez da beharrezkoa lehendik hartubolaz ezer jakitea: «Denontzat izango da berria, eta asmoa ez da lehiatzea. Zure kirol maila eta trebetasuna edozein dela ere, ez dago arazorik. Etorri gurekin hartubolean aritzera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!