Xake txapelketa bihartik, Kixkalen

Iñigo Goñi Iradi 2025eko urriaren 24a

Xakeak jantziko ditu udazkeneko igande arratsaldeak, beste behin, Kixkal tabernan. Bihar hasiko da Hernaniko Xake Txapelketa, eta sei asteburutan jokatuko da, azaroaren 30era arte. Aurreneko bost igandeetan (urriak 26 eta azaroak 2, 9, 16 eta 23) ligaxka jokatuko dute. Eta ligaxkako lau onenek, semifinalak eta finala izango dituzte azaroaren 30ean. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak igandero. Dena den, bi lehiakideak ados jarriz gero, astean zehar ere jokatu dezakete, eta emaitza antolatzaileei jakinarazi iganderako. Ohi bezala, joko sistema suitzarra erabiliko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!