Mendizale Astea hasiko da azaroaren 3an

Iñigo Goñi Iradi 2025eko urriaren 24a

2023ko Mendizale Asteko sari banaketa

Azaroak 7ra bitarte, mendizaleek hitzordua edukiko dute Biterin. Azaroaren 16an izango da bazkide eguna.

 

Gutxi geratzen da aurtengo Mendizale Asterako. Azaroaren 3an hasi, eta azaroaren 7ra bitarte, egitaraua antolatu dute Mendiriz Mendiko kideek. Azaroaren 16an, bazkideen eguna ere ospatuko dute. 

Azaroaren 3tik 7ra egunero elkartuko dira mendizaleak, eta proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, gaztetxoena izan ezik 18:00etan izango baita, eta denak Biteri Kutltur Etxean egingo dira. Mendiriz Mendiko kideak ez ezik, mendia gustuko duen edonor izango da gonbidatua aste honetan parte hartzera, eta kirolaz gehiago ikastera.

MENDIZALE ASTEA

HERNANI - Biteri

AZAROAK 3

19:30 'Baltoro oinez eta hegan'. Mattin Iñiguez eta Marron. 

AZAROAK 4

19:30 'Bi horma estilo bat'. Josu Bereziartua. 

AZAROAK 5

19:30 'El circo de Lescun, unas montañas de ensueño'. Juan Mari Ansa Munduate. 

AZAROAK 6

19:30 'Nepal eta Himalaya, amets bat'. 

AZAROAK 7

18:00 Gaztetxoak: Irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta jarraian dominen banaketa. 

Ondoren, XLVI Argazki digitalen lehiaketa eta sari banaketa.

 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!