Goatze al haiz?

Trenbidea eta AHTaren obrak, Ergobi parean

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 30a

Bostak enpresaren eraikinaz? Ergobitik Etxeberrirako atzeko bidean zegonan,  trenbidearen ondoan. 1985ean itxi zitenan paper inprenta eta plastiko enpresa, eta ia 30 urtez egon zunan horrela, 2014an AHTaren obrak egiteko bota zitenan arte. Gaur egun, bidegorria eta AHTaren trenbide altua zeuden bertan, eta pasarela bat ere eraiki zitenan RENFEren trenbidearen gainetik pasatzeko, trenbidetik bertatik pasa gabe, lehen egiten geninan bezala. Bostak enpresaren paretetako grafitiak ere tokiz mugitu ditizten! Pasarelaren hormetan zeuden orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!