Urriaren 17an argitaratu zituen Eustatek biztanleriaren jardueraren araberako datuak. 2025eko hirugarren hiruhilekoan oinarraitzen diren datuak dira eta ondorengoa diote: 4.100 landun gutxiago eta 12.500 langabe gehiago daude aurreko hiruhilekoan baino. Eustatek, beraz, ondorioztatu du langabeen kopurua 73.600ekoa dela, eta landunen kopurua, berriz, 1.006.300ekoa, 2025eko hirugarren hiruhilekoan.
Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia-tasa %6,8ra igo dela dio Eustatek, «2025eko bigarren hiruhilekoan baino 1,1 puntu gehiago, Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, ehuneko 3 hamarren igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 56,3n kokatu da 2025eko hirugarren hiruhilekoan».
Lurraldearen arabera, datuak
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoako datuek diote 900 landun gutxiago daudela, eta Donostian, zehazki 2.300 gutxiago. Eustatek elkarbanatutako datuen arabera, okupazioaren jaitsiera emakumeen artean gertatu da «4.200 landun gutxiago». Gizonen artean, berriz, 100 igo da. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten landunak 3.300 gutxiago dira (–% 0,4), eta atzerriko nazionalitatea dutenak 800 gutxiago (–% 0,8).