Gipuzkoakoa hasiko du Hernanik gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 24a

Hernani, iazko partidu batean.

Kiroldegian jokatuko du neska seniorren taldeak estreinako partidua, 16:00etan, Ipar Titanak taldearen kontra.

 

Atseden hartuko du Hernanik, mutilen Euskal Ligan; eta kontrakoa egingo dute klubeko gainerako talde guztiek: asteburu honetan ekingo diote Gipuzkoako Ligari, kategoria guztietan.

Horrela, estreinako partidua jokatuko du neska seniorren taldeak gaur. Etxean ariko da, arratsaldeko 16:00etan kiroldegian; eta Ipar Titanak taldea izango du kontrario.

Aurreneko fasean, bost taldeko bi multzotan banatuta ariko dira, eta bigarrenean dago Hernani, Ipar Titanak, Harresi, Aidean eta Oarsorekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!