Txantxillako festak gaur, 18:30etako txupinazoarekin lehertuko dira auzoan, eta kontzertua eta pintxo-poteoa izango dira. Itzal taldeak kontzertua eskainiko du egitarauari hasiera emanez, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bitartean, Jai batzordearen txoznan zein auzoko tabernetan, pintxo-poteoa egiteko aukera egongo da, pixkanaka auzotarrak festa giroan murgiltzeko. Festen egun haundia bihar biziko dute ekitaldi ezberdinekin.