Burujabetzen Eguna bihar ospatuko da eta Plaza Berrin egitekoa zena Atsegindegira igaroko da euriaren iragarpenaren eraginez. 11:30etan hasiko da eta aurreko aldietan ez bezala, oraingoan Hernani Burujabeko sektore ekonomikoetako eragileez gain, herriko hainbat eragile eta elkarteek ere parte hartuko dute.