Hernaniko Udalak diruz lagunduko ditu herriko kirol eragileen jarduerak denboraldi honetan ere. Hori horrela izanik, Hernaniko kirol klubei euren jarduna aurrera eramateko eta kirol-ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea hasi da (azaroaren 1a arte). Udalak 81.000 euro bideratuko ditu ohiko kirol jarduerak (65.000 euro), ezohikoak (6.000 euro) eta ekitaldi bereziak, formakuntzak barne, laguntzera (10.000 euro). Informazio guztia hernani.eus-eko Iragarki Taulan topatuko dute interesatuek.