Kanika aisialdi taldeko hezitzaileok, Bernedoko Udalekuetako hezitzaileak eta Euskal Udalekuen proiektua babesteko beharra dugu. Udalekuen balio hezitzaile eta eraldatzailean sinesten dugu, eta balioan jarri nahi genuke Euskal Udalekuek duten ibilbidea, urteetan hainbat eta hainbat haur eta neraberen heziketan izan duten eragin positiboa azpimarratuz.
Euskal Udaluekuen aurkako erasoak aisialdi eredu oso bati eragiten digute, oinarrian balore eta helburu bateratu asko ditugulako. Kanikak ere, Euskal Udalekuak bezala, aisialdi euskaldun, hezitzaile, transfeminista eta eraldatzeilearen aldeko apustua egiten du. Autogestioan eta lan bolutarioari esker burutuz gure jarduna. Haur eta nerabeen zaintza eta ongizatea erdigunean dago gure egitasmoetan, balioetan heztea delarik gure egiteko nagusia. Proposatzen ditugun ekintza, dinamika eta jolasak proiektu pedagogiko sendoetan oinarrituta daude.
Heziketa esparruan batzuon eta besteon baloreek eta praktikek talka egin dezaketela badakigu, egoera horiei aurre egiteko familia, gazte eta hezitzaileen arteko elkarlana eta komunikazioa ezinbestekoak dira. Kezkaz bizi ditugu sareetan eta komunikabideetan zabaldu diren mezuak eta erasoak. Hezitzaile bezala, jarrera horiek guztiz arbuiatzen ditugu. Zarata mediatikoaren aurrean elkarrizketa lasaia, jarrera eraikitzailea, elkar-ulertzeko pausuak eta hausnarketa aldarrikatu nahi ditugu.
Azkenik, gertatutakoa aukera gisa baliatzea nahiko genuke, Hernanin ere, aisialdi hezitzaileari eta hezitzaileon borondatezko lanari behar duen balio eta aitortza aldarrikatzeko.