Hilabetero bertso saioak antolatzen jarraitzeko asmoa iragarri zuten Paulo Txikiya bertso eskolako kideek, eta urrian ere ez dute hutsik egingo. Larunbat hontarako Bertso Bruntxa antolatu dute.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da saioa, gosaltzeko beranduegi eta bazkaltzeko goizegi den orduan. Kuia kafetegian jarri dute hitzordua, eta, itxura guztien arabera, saio berezi xamarra izango da.
Kartelean iragarri dutenez, bertsolari bakarrak kantatuko du Kuian, gai jartzailearen proposamenei erantzunez. Oihana Iguaran eta Ainhoa Urien izango dira protagonistak.
Kafetegia txikia denez, denborarekin joatea gomendatzen da.
Bertso Latarekin bukatuko du urtea bertso eskolak
Urriko saioaren ondoren, Bertso Latarekin emango dio jarraipena Paulo Txikiyak Hernaniko bertso-kateari. Dagoeneko egitarau potoloa prestatzeko lanean ari dira, eta datozen asteetan iragarriko dute aurtengo edizioko kartela. Bertso faltarik behintzat ez da izango herrian.