Hernaniko EH Bilduk Herri Batzarra deitu du gaurko. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua Bilgunean bertan eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete. 2025-2026 kurtso politiko berriari hasiera emateko modua izango da Herri Batzarra, eta horretarako, Mario Zubiaga, EH Bilduko senataria, izango da batzarrean.