Badatoz bailaran egiten diren auzoetako festen artean azkena. Txantxillako festak, arratsaldeko 18:30etako txupinazoarekin lehertuko dira auzoan, eta kontzertua eta pintxo-poteoa izango dira bihar.
Itzal taldeak kontzertua eskainiko du egitarauari hasiera emanez, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bitartean, Jai batzordearen txoznan zein auzoko tabernetan, pintxo-poteoa egiteko aukera egongo da, pixkanaka auzotarrak festa giroan murgiltzeko.
Etzi izango da egun haundia, eta egitarau borobila antolatu dute goizetik gauera arte. Urtero lez, haurrek protagonismoa izango dute eta jolas eta ekintza ugari izango dituzte. Goizeko 10:30etan haurren lasterketa izango da, eta jarraian haur-jolasak, puzgarriak eta altxorraren bila.
Eguerdian, helduek hartuko dute erreleboa, bailarako sagardo dastaketarekin eta pintxoak izango dira. Indarrak berreskuratzeko, auzotarrek elkarrekin batera bazkalduko dute, bazkari herrikoian, eta bazkalostean, bingo musikatuak girotuko du auzoa. Arratsaldean, haurrentzako eta gero, Arimen kalejira hasiko da eta amaiera Andoni Ollokiegiren kontzertuarekin izango da, azken trakaren aurretik.
EGITARAUA TXANTXILLAKO JAIAK BIHAR 18:30, Txupinazoa eta festen hasiera 19:00, Itzal taldearen musika emanaldia 19:30, Pintxo potea Jai batzordearen txoznan eta tabernetan ETZI, LARUNBATA 10:30, Haurren lasterketa, auzoan zehar 11:00, Altxorraren bila 11:00, Puzgarriak 12:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak 14:30, Auzotarren bazkaria 16:30, Bingo musikatua 18:00, Haurrentzako 19:00, Arimen kalejira, Hernaniko dultzaineroekin 20:00, Andoni Ollokiegiren kontzertua Ondoren, Festen amaierako traka |