Jende ugari, Mendiriz Mendiren asteburuko ibilaldietan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 22a, 00:00

35 lagun inguruk, erdiak emakumeak, parte hartu zuen Otsagabiara egindako ibilaldian.

Bi eguneko irteera antolatu zuen Mendiriz Mendik pasa den asteburuan. Larunbatean ibilbide zirkular labur bat egin zuten Osateko haranetik barrena. Ibilaldi luzeena igandekoa izan zen: 19 kilometro osatu zituzten, Otsagabiara iritsi arte. 35 lagun inguruk hartu zuten parte eta azpimarratzekoa izan zen emakume askoren presentzia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!