Florida 08 eremuko prezio hitzartutako 61 etxebizitzak esleitzeko zozketa egin da (horietatik hiru mugikortasun murriztua dutenentzat) . Etxerik ez duten hernaniarrei esleitutako kupoarekin hasi da zozketa eta 137 zenbakia duen hautagaia hasiko da etxebizitza aukeratzen, eta hurrengo 57ek jarraituko dute. Talde honetan 374 hautagai daude.
Ondoren, itxaron zerrenda osatuko dute etxebizitza baduten hernaniarrek, 415etik hasita (69 zenbaki). Gero, Hernanin lan egiten duen 444 zenbakiak osatuko du eta azkenik, zerrenda Hernanirekin loturarik ez dutenek osatuko dute, 461etik hasita (80 zenbaki).
Mugikortasun murriztua dutenentzat egokitutako hiru etxebizitza esleitu dira. 527 zenbakitik hasiko da zerrenda.
Ainara Atorrasagasti Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, "Hernaniko Udalak etxebizitzak eskuratzeko lehentasuna etxerik ez duten hernaniarrek eta ondoren, etxez aldatu nahi duten herritarrek izan dezaten lan egin du, eta halaxe izan da".