Aretxabaletan ere hiru puntu batu ditu Hernaniko boleibol taldeak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 21a, 00:00

Arizmendiren aurka 0-3 (19-25, 16-25, 15-25) irabazi du Euskal Ligan Hernanik denboraldiko bigarren partidua.

Hernanik beste hiru puntu gehitu ditu sailkapenean, larunbatean Aretxabaletan, Arizmendi eroso irabazi eta gero hiru setetan (19-25, 16-25 eta 15-25). Denboraldiko bigarren partidua ere ongi mederatu zuten eta sailkapenean sei punturekin Bera Bera eta Navarvolei A-rekin berdinduta daude, lehendabiziko hiru postuetan. 

Datorren astean Hernanik atsedena izango du, multzoak zazpi taldekoak baitira. Orain arte ikusitakoaren arabera, aipatutako hiru taldeak besteen gainetik daudela dirudi eta beraien arteko partiduetan erabakiko da multzoko sailkapena. Aretxabaletan Hernani hasieratik amaierara arte izan zen nagusi. Set berdinduena lehendabizikoa izan zen eta hala ere etxekoak ez ziren 20 puntura iritsi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!