Lautik lau garaipenekin lider jarri da Hernani Ohorezko Elite Mailan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 21a, 00:00

Elosegi erasoan, fase berri bat hasten.

Belenos erraz gainditu zuten hernaniarrek Landaren 30-10 eta Gernikaren berdinketarekin hamaseina puntu dituzte bi talde euskaldunek.

 

Hernanik geldiezina izaten jarraitzen du. Trikoloreek 30-10 irabazi zioten larunbatean Belenosi Landaren eta Ohorezko Elite Mailako liderrak dira, Gernikarekin 16 punturekin berdinduta. Lautik lau garaipen lortu dituzte eta irudi ezin hobea eskaini dute liga hasiera honetan. Larunbatean, gainera, erraz gainditu zuten talde indartsu bat. 20garren minuturako partidua erabakita zegoela esan daiteke. Hiru entsaiorekin, bi gauzatzerekin eta zigor kolpe batekin 22-0 aurreratu ziren etxekoak markagailuan.

Atsedenaldira 25-5eko markagailuarekin joan ziren bi taldeak eta bigarren zatian markagailua ez zen apenas mugitu. Talde bakoitzak entsaio bana egin zituzten eta azken markagailua 30-10 izan zen.

Patrick Polidoriren taldeak garaipena lortu zuen Xabier Lukasen (atepean), Jokin Olearen (atepean), Arturo Rivasen (Olearen pasea, konbinazio on baten ondoren) eta Hur Garmendiaren (Olearen beste baloi bat jaso eta hegaletik bukatu zuen) entsaioekin, eta bi zigor kolpe eta Beñat Arizetaren bi gauzatzeekin.

Pena ezin lortu izana erasoko bonusa. Aurkaria baino hiru edo entsaio gehiagoko aldea lortu behar dira eta Belenosen azken entsaioak puntu bonus hori zapuztu zuen.

Hernani: Goikoetxea, Unzue, Arrillaga; Ibabe, Iradi; Diez de Mendibil, Eizmendi, Lukas; Olivenza, Elosegi, González, Burugain, Arizeta, Rivas eta Olea. Aulkitik: Infante, Zapiain, Etxarri, Larrarte, Balenciaga, Miner, Arrozpide eta Garmendia.

Belenos: Bravo, Silvestre, Valera; Tapia, Mattia; Ndveu, Rico, Muaiava; Rodriguez, Rey, Garciamartin, Dopico, Varela, Cao eta Mulot. Aulkitik: Cladera, Dimitrov, Castro, Dimitrov, Bulacio, Mattia, Moreno eta Tamargo.

Markagailua: 5. min: Zigor kolpea, Arizeta (3-0). 9. min: Entsaioa, Lukas; gauzatzea, Arizeta (10-0). 15. min: Entsaioa, Olea; gauzatzea, Arizeta (17-0). 20. min: Entsaioa, Rivas (22-0). 33. min: Entsaioa, Rico (22-5). 40. min: Zigor kolpea, Arizeta (25-5). Min. 42: Entsaioa, Garmendia (30-5). Min. 74: Entsaioa, Moreno (30-10).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!