Zarauzko erailketa matxista salatzeko kontzentrazio jendetsua egin zuten herritarrek atzo eguerdian. Hernaniko Koordinadora Feministak deituta, eguerdian bildu ziren herritarrak Plaza Berrin, eta «matxismoak hiltzen gaitu» edo «audodefentsa feminista» bezalako aldarriak entzun ziren nonahi.
Gipuzkoako beste zenbait txokotan ere mobilizatu dira herritarrak Zarauzko erailketa matxistaren aurka, eta eraso sexistez «nazkatuta», autodefentsa feminista egitera dei egin dute.