Bihartik aurrera martxan jarriko du Udalak gazteentzako enplegu orientazio zerbitzua. 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako aholkularitza zerbitzua izango da, asteartero eskainiko dena Burujabetzen Etxean (Florida 28).
Arreta pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute herritar gazteek, goizeko 9:00etatik 12:00etara, aurrez aurre Burujabetzen Etxean edota online. Hitzordua eskatu beharko dute zerbitzua jaso nahi dutenek, eta dagoeneko eskaera egiteko aukera dago, tokiko-garapena@hernani.eus helbidean, 943 33 35 01 zenbakian edota egoitzan bertan.