Etzi, asteazkena, izango da Hernaniko Xake Txapelketa herrikoian izena emateko azken eguna. Bi modutan eman daiteke izena, 685 369 952 telefono zenbakira deituta edo xakekixkal@gmail.com helbidera mezua bidalita.
Igandetan elkartzea da asmoa, arratsaldeko 16:00etan Hernaniko Kixkal tabernan. Baina astean zehar ere jokatu daiteke, jokalariek horrela erabakiz gero.
Haurrentzako xake ikastaroak ere emango dira urte osoan zehar, asteazkenetan arratsaldeko 17:00etan, Xake Taldeak Aristizabal kalean duen lokalean.