Hernaniko Asteklimaren baitan, ibilaldi klimatikoa eta tailer ezberdinak gaurtik ostiralera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 19a

Moda iraunkor eta arduratsuaren inguruko tailerra eskainiko du gaur, Maialen Uranga personal shooper-ak. Plaza Berrin egingo da, 17:00etatik 19:00etara.

 

Hernaniko Udalak adierazi zuen, herritarrak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko eta energia trantsizioan aurrera egiteko helburuarekin sortu zela Asteklima Hernanin. Jarduerak aurreko ostiralean hasi bazen ere, gaurtik ostiralera bitarte sei tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek, baita ibilbide klimatikoan. 

Gaur arratsaldean hasiko dira tailerrak. Moda iraunkor eta arduratsuaren inguruan hitz egingo du Maialen Uranga personal shooper-ak. Tailerra Plaza Berrin izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, eta euria eginez gero Atsegindegin izango da.

 

Bihar, Energia Aurrezteko Nazioarteko Eguna

Energia Aurrezteko Nazioarteko Eguna izanik, ibilbide klimatikoa osatuko dute bihar. Biteritik hasiko da ibilaldia 11:00etan. Oinarrizko joskintza tailerra ere eskainiko da bihar, Plaza Berrin arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

 

Erakusketak eta tailerra zabalik, urriaren 20tik 24ra 

'Jantzi Hernani' eta ibai garbiketan aurkitutako hondakinen kale erakusketak ikusgai izango dira gaurtik ostirala bitarte. Bestalde, Autokonponketa tailerrean (Oleta 25) altzarien zaharberritzearen inguruko tailerra jasotzeko aukera izango da egunero, 10:00etatik 13:00etara.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!