Herri Batzarra deitu du Hernaniko EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 18a

Datorren ostegunean elkartuko dira kurtso politikoari hasiera emateko, arratsaldeko 18:30etan Bilgunean.

 

Hernaniko EH Bilduk Herri Batzarra deitu du datorren ostegunean, urriak 23. Arratsaldeko 18:0etan jarri dute hitzordua Bilgunean bertan. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete. 

2025-2026 kurtso politiko berriari hasiera emateko modua izango da Herri Batzarra, eta horretarako, Mario Zubiaga, EH Bilduko senataria, izango da batzarrean. Zubiagak egoera politikoaz hitz egin eta urteko erronka nagusien berri emango duela azaldu du EH Bilduk.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!