Uxue Rodriguez hernaniarrak garaipena lortu zuen pasa den astean El Pilar Martutene Jaietako Krossaren 32. edizioan. Bere izeba den Ana Rodriguez hernaniarra bigarren izan zen eta Usoa Benito igo zen podiumeko hirugarren postura.
Gizonezkoen kategorian Ibai Alba hernaniarra iritsi zen helmugara bigarren postuan.
Maitane Guerrero, hirugarren Hiru Hondartzetako lasterketan
Egun berean Donostian jokatutako Hiru Hondartzetako Krossean Maitane Guerrero hernaniarrak ere podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postuan, emakumeen lasterketan. 35. edizioa jokatu zen eta bailarako hainbat korrikalarik hartu zuten parte.