Bi hitzaldi eta txango kulturala antolatuko ditu udazkenean Hernani Errotzenek

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 18a

Lehenengo hitzaldian 'nazionalismoa' izango du mintzagai Xosé Estevezek azaroaren 13an, Biterin. Bigarrena azaroaren 20an izango da.

 

Hernani Errotzen kultur elkarteak hiru ekitaldi antolatu ditu 2025eko udazken honetarako: bi hitzaldi eta txango kulturala. Lehenengo hitzaldiak “nazionalismoa” izango du mintzagai. Xosé Estevez Euskal Herrian finkatutako galiziarra izango da protagonista, azaroaren 13an, osteguna, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Solasaldia, berriz, euskeraz eta gaztelaraz.

Bigarrenak, Juan Luis Larraza Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari ohia eta Zangozako ikastolan lanean aritutako idazlea izango da protagonista. Azaroaren 20an, osteguna, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Luis Lizarraga kapitainaren garaiaz (1473-1521) eta bizitzaz arituko da. «Gure herriaren askatzailea izan zen, dagokion lekua behar du gure memorian, gure miresmena jaso beharko luke. Luis Lizarraga ere gure memoria lekua da», diote taldekideek.

Txangoa, berriz, abenduaren 6an, larunbatean, egingo da. Euskalnafar kultura sustatzeko bidetik, Hernanitik Enkarterrira, “La Enkartada” lantegi-museora bisita-gidatua egingo da, eta bide batez, Balmaseda bisitatu, bazkaldu eta itzultzean “Durangoko Azokan” geldialdia egingo dute.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!