Pasa den asteazkenean lanuzteak sektore ia denetan izan ziren. Hernanin Sandisuterri Zaharren Egoitzako langileak kalera irten ziren Palestinari babesa eskaintzeko. Lanuztea egin zuten langile eta egoiliar batzuk ere babestu zuten. Goizuetarrak ere irten ziren kalera eta plazan elkartu ziren, kontzentrazioan, Palestinarekin konpromisoa erakusteko.