Pedagogia feministari buruzko hitzaldi-tailerra izango da hilaren 22an Kulturarteko Plaza Feministan, arratsaldeko 17:30etan hasita.
Aurreko ikasturtean, pedagogia feministari buruzko diagnosia landu zuen Udalak. Ikasturte honetan, diagnosi hori osatu nahi da herritarren eta eragileen ikuspuntuarekin. Horietako lehenengoa izango da datorren saioa, herritar orori irekia.
Saioa galdera batetik abiatuko da: Zertarako behar ditugu pedagogia feministak? eta Hiruki Larroxako kideek dinamizatuko dute.