Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 18a, 00:00

Gaztetxoak ilusio haundiarekin hartzen dute txapelketa.

Infantilen eta alebinen partidu mordoa ikusteko aukera izango da gaur Hernaniko kiroldegiko pelotalekuan.

 

Asteburu honetan martxan jarriko da alebin eta infantil mailako Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa. CD Hernaniko eta Mundarroko pelotari gaztetxo askok hartuko dute parte, eta Hernaniko kiroldegiko frontoian partidu asko izango dira ikusgai gaur.

Infantilen bigarren mailan, lau partidutan Hernaniko eta Mundarroko pelotarien arteko derbia izango da.

10:00etan hasiko dira partiduak, eta arratsaldean jarraituko du jaialdiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!