Denboraldiko bigarren partidua jokatuko du gaur Hernaniko Boleibol Elkarteko Euskal Ligako taldeak. Debutean nagusitasunez irabaztea lortu zuen Hernanik, eta etxetik kanpo dinamika onari eutsi nahi dio.
Arizmendi taldearen aurka jokatuko du gaurkoan, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Oraindik martxan jarri gabeko taldea da Arizmendi, lehenengo jardunaldian atsedenaldia izan zutelako.
Hernanik talde sendoa osatu du aurtengoan ere, eta edozein talderi aurre egiteko modua izango dira. Garrantzitsua da hasierako partiduetan konfiantza hartzen joatea, denboraldi luzeko gorabeherei ondo eutsi ahal izateko.