Bi eguneko irteera antolatu du Mendiriz Mendik asteburu honetarako. Gaur abiatuko dira Atsegindegitik, eta bi etapa osatuko dituzte. Gaur ibilbide zirkular labur bat egingo dute Osateko haranetik barrena. Ibilaldi luzeena biharkoa izango da: 19 kilometro osatuko dituzte, Otsagabiara iritsi arte.