Hernaniko Musikatea elkarteak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin batera, Musika Fest-en lehenengo edizioa antolatu du.
Gaur egingo da jaialdia Hernaniko Atsegindegi plazan. Lehenengo edizio honetarako Hernaniko El 5º con Tenedor eta Plan-B taldeek eta La Txama musika talde ezagunak osatzen dute kartela. Azken hauek Donostiatik eta Iruñeatik ekarritako erritmo mexikarrak jotzen dituzte. Rantxerak, corridoak eta cumbiak nahasten dituzte euren doinuetan, plazan direnak dantzan jarriz.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira kontzertuak eta gaueko 01:00ak arte luzatuko da jaialdia. Musikaz eta giro onaz gain, barra ere jarriko dute antolatzaileek, baita taldeen merchandaising-a erosteko postuak ere.