Duela 9 urte Kronikan

Hotzez eta bero bila, gertukoak oroituz

Kronika - Erredakzioa 2025eko urriaren 20a

Hemen duzue irakurgai, 2016ko urriaren 20an argitaratutako albistea.

Antzerki saioa izango da gaur Biterin, udazkeneko programazioaren barruan. Su izan nahi antzezlana eskainiko du Metrokoadroka konpainiak, 20:00etatik aurrera, euskeraz.Hotzez dauden bost lagun izango dira protagonista, eta berotasun bila, hildakoak, senideak eta maskotak oroituko dituzte; beraien bizitzetan erabakigarriak izan diren horiek. Emanaldian nahastuko dituzte umorea, poesia bisuala, performancea eta diziplina artistiko ezberdinak. Eta hain justu, hau izango da Nahastekak atal berriaren aurreneko saioa.

Hiru sarrera bikoitz zozketan, Kronikak
Saioa ikusteko sarrerak, Biterin egongo dira salgai, 7 euroan. Eta Kronikak ere, banatuko ditu sarrerak, Udalak emanda, irakurleen artean: hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu, parte
hartzen duten guztien artean. Horretarako, bi aukera: azpiko fitxa bete eta Kronikan entregatu; edo iruzkina idatzi www.kronika.eus web orrian, albiste honetan. Gaur eguerdiko 14:00ak arte izango da aukera, parte hartzeko, eta orduan egingo da zozketa

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!