Portu Eguna ospatuko dute bihar auzoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 17a, 00:00

Egun osoko festa izango dute auzoan: patata tortilla txapelketa, bazkaria eta erromeria.

Ohiturari eutsiz, abuztuko jaien ostean, Portu Eguna ospatuko dute asteburu honetan Portuko auzotarrek, auzo elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Biharko jarri dute hitzordua, eta egu­erditik iluntzera bitarte izango da gozatzeko aukera auzoan. Festa giroan auzokideak elkartzeko eta elkarrekin ospatzeko eguna izango da.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da egitaraua, auzotarren arteko patata tortilla txapelketarekin. Bakoitzak tortilla bere etxe­an egin be­harko du, eguerdian denak elkartu eta lehiaketa egiteko. 13:00etan egingo du­te sari banaketa, eta bi onenak sarituko dituzte: irabazlearentzat, bi lagunentzako bazkaria, Fagollaga jatetxean; eta bigarrenarentzat, beste birentzako bazkaria Tripontzi jatetxean.

Auzo bazkaria egingo dute eguerdian, eta 14:30etan jarri du­te hitzordua. Horretarako, tiketak aste honetan zehar egon dira salgai. Eta arratsaldeko 18:30etan, eguna borobiltzeko, erro­meriaren txanda izango da, Bide Batez taldearen eskutik. Dantza eta kantu arte­an amai­tuko dute ospakizuna.

PORTU EGUNA

EGITARAUA

BIHAR, larunbata

12:00, Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa (etxean egin behar da tortilla).

13:00, Tortilla txapelketako irabazleen sari banaketa.

14:30, Auzo bazkaria.

18:30, Erromeria, Bide Batez taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!