Florida 08 eremuko prezio hitzartuko etxebizitzen esleipendun izateko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu du Udalak. Horrekin batera, hautagai bakoitzari zozketarako egokitutako zenbakiak ere publikatu dira. Etxebizitzak esleitzeko zozketa publikoa datorren asteartean, urriaren 21ean, egingo da kiroldegian (12:00etan). Interesa duen edonork izango du zozketara bertaratzeko aukera.