Etzi, ostiralean, Itaiatik solasaldi bat antolatu dute kurtso politikoari hasiera emateko, 18:30etan Kontrakantxa Gaztetxean. «Egunez egun jarrera matxista eta faxistak areagotzen ari direla ageria da, eta honek emakume langileok bigarren mailako subjektu izatera kondenatzen gaitu. Horregatik, ezinbestekoa dugu matxismoaren aurkako kontzientzia zabaltzea eta harekin amaitzeko antolatzea. Solasaldi honekin hau lortzeko ditugun erronken inguruan hausnartzeko asmoa dugu».