Mendiriz Mendik antolatuta, 60 mendizale bildu ziren Gudalupetik Lezorako ibilbide ederra osatzeko Kantauri itsasoari begira. Guadalupeko ermitatik abiatu ziren. Talaia deritzan bide zoragarria jarraituz, Alleru gailurreraino (547 m) iritsi ziren. Bidean Karlisten garaiko dorreak ikusi zituzten eta paraje ederrak: Bidasoako kostaldea, Irun, Hondarribia eta Hendaia, Aiako Harriak... mendia eta itsasoa elkarturik. Jaizkibelgo antenetan hamaiketakoa egin eta beherako bidea hartu zuten, Lezoraino. Herrira iritsi baino lehen Sorotxoko Lo Zuloak ikusi zituzten.