Duela 9 urte Kronikan

Indar proban euskerari eusteko prest?

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 16a, 08:00

2019ko argazkia

Hasi da. Izena eman duten aurrenekoek txapa jarri eta ekin diote euskeraz bizitzeko indar probari. Atzo, tailerraren ondoren hasi ziren. Azaroaren 26ra arte luzatuko da, eta izena eman daiteke.

Hemen duzue irakurgai, 2016ko urriaren 16an argitaratutako albistea.

ABENDUAREN 3a izaten da Euskeraren Eguna, eta oraindik dezente falta da ordurako.
Baina beroketa lanak martxan dira Hernanin. Azken bi asteetan hainbat hitzaldi izan dira, eta atzo, indar probari eman zitzaion hasiera.

Astebetez, euskeraz bizi
Askotan iruditzen zaigu euskera hutsean bizi garela, baina horretan pentsatzen jartzean konturatzen gara ez dela beti horrela. Horregatik, ahal den guztietan euskerari eusteko indar proba jarri da martxan.
Astebetez erronkari eustea da helburua, eta izena eman duten aurrenekoak atzo hasi
ziren: Pilota elkartekoak, Hernaniko Palistak, Bertso Eskola, Kanika taldea, Kaxkardi kirol elkartea eta 10 laguneko koadrila bat.

Atzo, hasiera ekitaldiaren aurretik TELP tailerrean izan ziren, erronka betetzeko lagungarriak izan daitezkeen baliabideen berri jasotzeko.

Izena emateko aukera
Dagoeneko 400 bat lagunek eman dute izena indar proban, eta oraindik bada aukera. Azaroaren 26ra arteko aste bat aukeratu, eta parte-hartzearenberri eman AEKn (943 55 78 01); eskoletan, Karmelo Labakan edo
institutuan; Doberan (dobera@dobera.eus); euskaraaridu@gmail.com edo euskaraariduhernanin@gmail.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!