Sagarretak antolatu zuen Urumea ibaiaren garbiketan 40 lagun inguru elkartu ziren, baita familia osoak ere. Bilketa Karabeleko zubien inguruan egin zen eta guztira 140 kilotik gora jaso ziren. Bildutakoa modu honetan sailkatu zen: arinak 15 kilo, inerteak 8,290 kilo, boluminosoak 15,400 kilo, beira (22) 11,140 kilo, papera/kartoia 0,470 kilo, metala 16,800 kilo, gai elektronikoak 2,560 kilo, gurpilak 49+15,300 kilo, eraikuntza hondakinak 7,320 kilo, kanpin gas bonbona haundiak 2,430 kilo. Bitxikerien artean atera dira kamioi gurpil bat, terrazako ahulki bat, tostadora bat, kanping gas bonbona, expres lapiko bat, patinete bat, bi manta... Ondoren, hamaiketako eder bat egin zuten Karabeleko parkean. Azkenik, urriaren 20tik 24ra Udalak Zinkoenean kale erakusketa antolatuko du, urtean zehar egiten dituen ibai garbiketan topatutako hondakinekin.