Gaurtik igandera bitarte, bakailuak protagonismo berezia hartuko du Hernanin, Bakailu astea izango baita, bigarren urtez. Ekintza ugarI antolatu dituzte herria girotzeko. Esaterako, gaurtik ostiralera, tabernen arteko pintxo lehiaketa izango da. Berriak elkarteko 11 tabernak hartuko
dute parte eta herritarrak izango dira epaile. taberna horietan liburuxkak egongo dira eta pintxo bakoitzaren puntuazioa jarri beharko dute herritarrek. Pintxoak, euro batean izango dira salgai. Lehiaketatik kanpo ere, izango dira bakailuzko pintxo ezberdinak, euro batean. Horiek, 12 tabernatan eta aste osoan. Bi jatetxetan, berriz, menu eta kartako osagai izarra izango da bakailua. Bestalde, bezeroak saritzeko, Berriak elkarteko hainbat saltokitan tonbola egingo dute. Eta eskaparateak tematizatu dituzten dendetan, 2kg bakailu zozketatuko dute. kale animazioa ere izango da eta egun potoloa, igandean.