Nagusitasunez irabazi eta koxka gorenera bueltatu da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 13a, 00:00

Enire Beainek lortu zuen hernaniarren bigarren gola.

Berdeek 3-0 menderatu zuten Bizkeneskak Zubipen, eta Erandiorekin berdinduta daude Euskal Ligako lidertzan.

Gozoa ari da izaten Hernaniren denboraldi hasiera, Emakumezkoen Euskal Ligan. Berdeek hirugarren garaipena lortu zuten larunbatean Zubipen, Bizkeneskak 3-0 menderatuta; eta sailkapeneko koxka gorenera bueltatu dira: bigarren daude, baina Erandioko Betiko Neskak taldearekin berdinduta, 10na punturekin. Izan ere, Antiguokorekin berdindu zuten bizkaitarrek (1-1).

Jokoan erabat nagusitu ziren hernaniarrak larunbatean, baina horretaz ohartzeko denborarik gabe hartu zuen aurrea markagailuan: partiduko lehenengo jokaldian egin zuen gola Garazi Lizarragak. Enire Beainek lortu zuen bigarrena 28an, eta horrek eroso jokatzeko aukera eman zion taldeari. Getxoztarrek ez zuten arrisku haundirik sortu Dunixe Berlanas atezainaren aurrean; alderantziz, hernaniarrak izan ziren etengabe erasoko jokaldi politak eta gol aukerak kateatu zituztenak, baina ez zuten baloia berriro sareetara bidali luzapenera arte: 93an egin zuen hirugarrena Ane Roscok, garaipena borobiltzeko.

Ohorezko Erregionaleko mutilek, ezin

Nesken aurretik jokatu zuen Hernaniko mutilen talde nagusiak, Ohorezko Erregional Mailan; baina porrota jaso zuen Mondragonen aurka (1-2). Arrasatearrek 18garren minutuan lortutako golari buelta eman nahian aritu ziren berdeak, baina ezin. 90ean lortu zuen bigarrena Mondragonek, eta segidan hernaniarren gol bakarra Ander Ruizek.

Erlazionatuak

Hernani-Bizkeneskak (Euskal Liga)

Kronika - Erredakzioa urr 12, 17:38 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!