DameTVision elkarteak antolatuta, Errebeldeak Fest jaialdia ospatuko dute gaur arratsaldean. Tilosetan eta Atsegindegin egingo dituzte aurtengo jarduerak, guztiak kirol eta musika inklusiboarekin lotutakoak.
Jaialdiaren helburua herritarrak eta, batez ere, edozein desgaitasun duten pertsonak parte hartzea da. Horretarako, bi plan proposatu dituzte antolatzaileek: Tiro Karabina Txapelketa eta kontzertu inklusiboak.
Tiro Txapelketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Tilosetan. Bertan, Fernando Michelena Espainiako txapeldunaren aurka aritzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Arratsaldeko 20:30etan, berriz, Atsegindegira lekualdatuko da festa. Bertan bi kontzertu inklusibo eskainiko dituzte. Batetik, Kataluniako Meinstein taldeak (Rammsteinen tributoa) Industrial Metal estiloa eramango du oholtzara; eta, bestetik, Burn In Hell talde bizkaitarrak rock kontzertua eskainiko du.
ERREBELDEAK FEST 2025 KIROL EGOKITUA 'Denok Fernandoren aurka' aire karabinako II txapelketa, Tilosetan. Fernando Michelena txapeldunaren aurka lehiatzeko aukera. MUSIKA EGOKITUA Kontzertu inklusiboa: Errebeldeak Blind Rock Festival, Atsegindegin. Meinstein |