Pistoletazo Eguna gaur ospatuko dute Kontrakantxan eta Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 11a, 00:00

Gaur, urriaren 11n, aurreko urteetan egin den bezala, kurtsoari hasiera emateko «Pistoletazo eguna» deituriko egun osoko egitaraua antolatu dute Gazte Asanbladatik. Goizeko 12:00etan hasiko da, Tilosetan pelota partiduekin. Ondoren, 14:30etan bazkaria egingo da Gaztetxean, eta hau amaitzean koktel tailerra izango da, Kontrakantxan bertan. Amaitzeko, 18:30etan A Ze Talentua! deituriko talent show-a antolatu dugu gaztetxean, magoak, monologistak eta abar izango direlarik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!