La Txama, Plan-B eta El 5o con tenedor taldeak, gaur zortzi oholtzan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 11a, 00:00

Atsegindegin aurkeztu zuten atzo jaialdia taldeek eta Aitor Huizi zinegotziak.

Musika Fest-en lehenengo edizioa urriaren 18an izango da Atsegindegin.

Lehenengo Musikatea Fest izango da urriaren 18an (larunbata) Atsegindegin, Hernaniko musika taldeen Musikatea elkarteak antolatuta eta Udalak lagunduta.

Hiru kontzertu izango dira Musikatea Fest-en baitan: Hernaniko El 5o con Tenedor eta Plan-B taldeak, eta giro mexikarreko musika egiten duen La Txama etorriko da, Donostia eta Iruñeatik.

19:00etatik 01:00ak arte luzatuko da Musikatea Fest. Barra izango da Atsegindegin eta taldeen mertxandising-a ere aurkituko dute zaleek bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!